Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

SASIBURU

Barakaldoko Euskaldunon Elkartea
GravatarHarremanak: sasiburu@gmail.com

Idatzi nahi badidazu

Atala: Gure lagunak

EGUNKARIArekin elkartasuna

sasiburu 17/02/2008 @ 22:45

libre1EGUNKARIArekin elkartasuna

ASTEAZKENEAN, HILAK 20, EGUNKARIAREN ITXIERAREN 5.URTEURRENA DELA ETA, BILBON ARGAZKI MASIBOA ATERAKO DUGU।
19.30etan UDALETXEAN IZANGO DA
EUSKALGINTZAKO ETA INGURUKO PERTSIONA GUZTIEI PARTE HARTZEN GONBIDATZEN ZAITUZTEGU।

Kontserba ikastaroa

sasiburu 17/02/2008 @ 21:35

kontserba 

Mamarigako Kultur Etxeak bere ikastaro berria aurkeztu nahi dizu.
Beronen izena "Kontserba Ikastaroa" da. Ikastaroa EHNEk (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) antolaturiko ikastaroen barnean dago sartuta. Lehen ere beraien ikastaro bat izan genuen gurean, "Sendabelar ikastaroa" hain zuzen. Ikastaroa 7 egunetakoa izango da Martxoaren 7an hasita (Apuntatzeko epea OTSAILAREN 29a), eta ordutegia 18:00tatik aurrera izango da.
Beti ere parte hartzera animatzen zaitugu, beraz edonolako informaziorik nahi izatekotan jar zaitez kontaktuan gurekin.
Autogestioa aurrera!! Kultur Etxea TTinko!!!

Zuberoako maskarada Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan

sasiburu 07/02/2008 @ 00:30
kartela-zuberoa-2008-bis.jpg

 

Ihauteriak San Bizente-Barakaldo

sasiburu 06/02/2008 @ 14:04

EUSKAL IHAUTERIAK - LAGUNTASUNA

Euskal Ihauteriak -Laguntasuna.

Igandea 10, 13:00etan, San Bizenten.

MUGARRI ESTALIAK

sasiburu 05/02/2008 @ 01:32
Castillo Suarezen poema batzuetan oinarriturik Mugarri Estaliak mugei buruzko hausnarketa da: gure baitakoak, inposatutakoak, geografikoak, ikusezinak..

Castillo Suarez: MUGARRI ESTALIAK
Ez Dot Sinisten Kontrainformazio gunean. Kurutzea 13, Arrigorriaga.
Otsailak 22, 19:00etan.

ABARRAK EUSKARA ELKARTEA

              94 401 91 92       
Arrigorriaga

Lizardi mintza taldea

sasiburu 12/01/2008 @ 22:02

IPAR ESKI IKASTAROA

Berbaizu Elkartearekin batera 40 pertsonentzako Eski Nordikoaren ikastaroa antolatu dugu. Elkarte bakoitzak 20 leku ditu.

Irteera: Otsailaren 15an (ostiralean), iluntzeko 20:00etan, Bilboko
Areatzatik (San Nikolas elizaren aurretik)

Itzulera: Otsailaren 17an (igandean), gaueko 22:00ak aldean, Bilboko
Areatzara (San Nikolas elizaren aurrera)

Aterpea: Asolaze (Izaba, Erronkari Harana), pentsio erdiz (larunbat eta
igandeko gosariak eta larunbateko afaria barne)

Ipar eski pistak: Belaguakoak

Irakasleak: Erronkariko Eski Eskolakoak

Ikastaroaren iraupena: 6 ordu (3 larunbatean eta 3 igandean)

Prezioa: 105 euro (autobusa, aterpea, irakaslea, eskiak eta pistako
sarrerak barne). Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489

Izena emateko epea: Otsailaren 4ra arte.
Izena eman hemen: http://www.lizardimt.com
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60

Infozazpi

sasiburu 09/12/2007 @ 15:28

Entzuleekin elkarrekintza handiagoa eta podcast eskaintza zabala ditu blog itxura hartuko duen gune berrituak

Egiguzu bisita: Infozazpi irratia

Zabaldu mezua - lagun gaitzazu jende gehiagorengana iristen

Olentzero

sasiburu 25/11/2007 @ 17:40
IBAIBE IKASTOLAN "OLENTZERO" BEHAR DUTE.
Abenduak 21, goizez, Olentzeroarena egin nahi baduzu, edo egin nahi duena ezagutzen baduzu, mesedez guri jakinarazi.
Eskerrik asko.
SASIBURU. Barakaldoko Euskaldunon Elkartea

Sinadurak euskararen alde

sasiburu 25/11/2007 @ 13:31
Suposatzen dut badakizula pasa den astean Wall Street Journal-eko kazetari batek euskararen aurkako artikulua idatzi zuela. Behean aurkituko duzun link-a
zure kontaktuei pasatu eta link-ean aurkituko duzun orria baino ez duzu bete behar.

Nahiko erraz egiten den gauza da eta gure hizkuntzaren aldekoa, zure esku.

Beste barik, ondo ibili!


On the other hand, and in response to the question aroused by the
article published in the WALL STREET JOURNAL, ENE presents the
opportunity to send the text below to this publication.
Read the text
and, if you agree, we will add your consent to the many thousands.

"I use Basque to laugh, get angry, compromise, and reach agreements in
work. To talk to my friends and family. To find things out and learn.
To dream and day-dream. To play, make me happy, love, chastise and
quarrel with my children. To flirt, make love and have a good time.
And for everything you can do in any language."

Eusko Ikaskuntza will send all replies to the Wall Street Journal


Sartu hemen eta sinatu. Ea mezuek gainezka egiten dieten!

Zabaldu mezua.

http://www.euskosare.org/ene/2007/wsj/guestbook_add_entry_form?set_language=eu&cl=eu