Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

SASIBURU

Barakaldoko Euskaldunon Elkartea
GravatarHarremanak: sasiburu@gmail.com

Idatzi nahi badidazu

EGUNKARIArekin elkartasuna

sasiburu — 2008-02-17 GTM 1 @ 22:45

libre1EGUNKARIArekin elkartasuna

ASTEAZKENEAN, HILAK 20, EGUNKARIAREN ITXIERAREN 5.URTEURRENA DELA ETA, BILBON ARGAZKI MASIBOA ATERAKO DUGU।
19.30etan UDALETXEAN IZANGO DA
EUSKALGINTZAKO ETA INGURUKO PERTSIONA GUZTIEI PARTE HARTZEN GONBIDATZEN ZAITUZTEGU।

LArrU HAIZETARA

sasiburu — 2008-02-17 GTM 1 @ 21:43

Larru haizetara LARRU HAIZETARA

Otsailak 22, 19:00 etan
San Bizenteko Kultur Etxean
ANTZEZLAN HONETAN, GUZTIZ EZAGUNAK DIREN MIKEL MARTINEZ ETA PATXO TELLERIA DITUGU, "EZ DOK HIRU" BIKOTEATROKO KIDEAK
GAIA: gu geu (euskaldunok, zentzu zabalean)
HELBURUA: barre egitea (geure buruaz, batez ere)
AITZAKIA: geure bizitza sexual... tristea?
PROTAGONISTA: hizkuntza (euskara, kasu honetan)
ESTILOA: zoroa, nahiko zoroa
NORI ZUZENDUA: euskara, bizitza sexual eta barre egiteko gogoa duen edonori
"AKTUA" NON: edonon (tamainak ez dio axola)
Bikoteatro honen lanaren ezaugarriak,beraz, hauexek lirateke:
- Aktore-pertsonaia biren elkarrizketetan oinarritutako hitzezko umorea
- Euskara hutsez sortua eta eskainia
- Edozein txokotara heldu ahal izateko moduko formato txiki-arinean prestatua- Gertuko gizajendea da beti mintzagaia (euskara, euskal gizartea, kultura...)
ANTZEZLAN BIKAINA, GUZTION FARREAK LORTUKO DITUENA

Kontserba ikastaroa

sasiburu — 2008-02-17 GTM 1 @ 21:35

kontserba 

Mamarigako Kultur Etxeak bere ikastaro berria aurkeztu nahi dizu.
Beronen izena "Kontserba Ikastaroa" da. Ikastaroa EHNEk (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) antolaturiko ikastaroen barnean dago sartuta. Lehen ere beraien ikastaro bat izan genuen gurean, "Sendabelar ikastaroa" hain zuzen. Ikastaroa 7 egunetakoa izango da Martxoaren 7an hasita (Apuntatzeko epea OTSAILAREN 29a), eta ordutegia 18:00tatik aurrera izango da.
Beti ere parte hartzera animatzen zaitugu, beraz edonolako informaziorik nahi izatekotan jar zaitez kontaktuan gurekin.
Autogestioa aurrera!! Kultur Etxea TTinko!!!

Umeentzako ekitaldiak

sasiburu — 2008-02-07 GTM 1 @ 01:10 Tagak:

2008 otsaila adaxkak

Zuberoako maskarada Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan

sasiburu — 2008-02-07 GTM 1 @ 00:30
kartela-zuberoa-2008-bis.jpg

 

Ihauteriak San Bizente-Barakaldo

sasiburu — 2008-02-06 GTM 1 @ 14:04 Tagak:

EUSKAL IHAUTERIAK - LAGUNTASUNA

Euskal Ihauteriak -Laguntasuna.

Igandea 10, 13:00etan, San Bizenten.

MUGARRI ESTALIAK

sasiburu — 2008-02-05 GTM 1 @ 01:32 Tagak:
Castillo Suarezen poema batzuetan oinarriturik Mugarri Estaliak mugei buruzko hausnarketa da: gure baitakoak, inposatutakoak, geografikoak, ikusezinak..

Castillo Suarez: MUGARRI ESTALIAK
Ez Dot Sinisten Kontrainformazio gunean. Kurutzea 13, Arrigorriaga.
Otsailak 22, 19:00etan.

ABARRAK EUSKARA ELKARTEA

              94 401 91 92       
Arrigorriaga

San Bizenteko jaiak

sasiburu — 2008-01-19 GTM 1 @ 14:55

Bertso bazkaria 

Noiz: urtarrilak 26

Non: GETARIA jatetxean, San Bizenten

Bertsolariak: Gorka Lazkano eta Xabi EnbeitaPrezioa: 18 €

Izena emateko: San Bizenteko  AEK

Azken eguna: urtarrilak 24, osteguna.

Hitzorduak: 13:30 Poteoa Gotzone tabernan

15:00 Bazkaria GETARIA jatetxean

ikurra

II. PINTXO DASTAKETA

sasiburu — 2008-01-16 GTM 1 @ 00:52

Noiz? Urtarrilak 22, asteartea, arratsaldeko 20:00etan.
Non? San Bizenteko Plazan, Barakaldon.

 
 
Aurki, hurrengo urtarrilaren 26an ospatuko den bertso bazkariari buruzko informazio gehiago izango duzue ere.
 
Anima zaitezte, bertan egongo gara eta!ikurra
 
BERBARAKA
 

Lizardi mintza taldea

sasiburu — 2008-01-12 GTM 1 @ 22:02

IPAR ESKI IKASTAROA

Berbaizu Elkartearekin batera 40 pertsonentzako Eski Nordikoaren ikastaroa antolatu dugu. Elkarte bakoitzak 20 leku ditu.

Irteera: Otsailaren 15an (ostiralean), iluntzeko 20:00etan, Bilboko
Areatzatik (San Nikolas elizaren aurretik)

Itzulera: Otsailaren 17an (igandean), gaueko 22:00ak aldean, Bilboko
Areatzara (San Nikolas elizaren aurrera)

Aterpea: Asolaze (Izaba, Erronkari Harana), pentsio erdiz (larunbat eta
igandeko gosariak eta larunbateko afaria barne)

Ipar eski pistak: Belaguakoak

Irakasleak: Erronkariko Eski Eskolakoak

Ikastaroaren iraupena: 6 ordu (3 larunbatean eta 3 igandean)

Prezioa: 105 euro (autobusa, aterpea, irakaslea, eskiak eta pistako
sarrerak barne). Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489

Izena emateko epea: Otsailaren 4ra arte.
Izena eman hemen: http://www.lizardimt.com
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60